Konposite eta portzelanazko karillak
TRATAMENTUAK
Jendartean irribarre egiteak lotsa ematen al dizu zure hortzak duten kolorea dela eta?
Irribarre egitean keinu deserosoak egiten al dituzu zure arazoa ezkutatu nahian? Konpositezko karilak behin betiko irtenbidea dira tetraziklinazko tindatzeentzat eta piezen arteko tarteentzat (diastemak)
Zuritze-tratamenduekin konpondu ezin daitezkeen hortzen kolore-arazoei konponbidea eman eta hortzen tamaina edo itxurari dagozkien arazoak konpon itzazu hortzei itxura hobea emanez, eta erakuts ezazu irribarre zabala emaitza estetiko bikainak ematen dituen sistema horri eskerrak.
Era horretako tratamenduak egokiak dira txantxarrak jotako aurreko hortzentzat, enpastatutako aurreko hortzentzat, hortzetako akatsak (kokapen txarra) konpontzeko, haustura, tetraziklina, diastema, anatomia anomaloa, higadura, hortz tindatuak eta esmaltea galtze kasuetarako.
Konpositezko karilen tratamenduak hortz-esmaltea errespetatzen du, piezen higadura oso txikia baita. Teknika saio bakar batean egiten da, hortza urritu gabe. Konpositezko karilak egiteko erabiltzen den materiala hortzaren gainean moldatzen da.
Era horretako material estetikoen ezaugarriei eskerrak hortzen kolorearen erreprodukzio leiala lortzen da mimetismo handia baitute hortzen ehunekin, eta gainera, leuntzeko aukera handia ematen dute. Horregatik guztiagatik emaitza estetiko bikainak lortzen dira eta koloreak denbora luzean irauten du.