Txantxarra ahoko gaixotasun ohikoenetakoa da, ahoan dauden bakteriek sortzen dute, zeinak elikagai guztiak, bereziki azukre eta almidoiak, azido bihurtzen baitituzte.
Plakako azidoek hortz-esmaltearen gainazala desegiten dute eta zuloak sortzen dituzte (txantxarra).
Txantxarrak ez du minik ematen oso handiak egin eta nerbioari eragin arte edo hortzean haustura bat sortu arte.
Tratamendurik egiten ez bada infektatutako materiala pila daiteke ahoan, zornea (hortz baten erdigunean sortu den bakterioengatiko infekzio baten ondorioz).
Tratatu gabeko txantxarrak hortzaren barneko egiturak (mamia) deusezta ditzake, eta azkenean hortza galtzea eragin dezakete.
Txantxar gehienak hasierako fasean aurkitzen dira, ohiko azterketetan.
Mina agertzen denean txantxarra oso fase aurreratuan dagoela esan nahi du; gure klinikak eskaintzen dituen doako azterketen bidez diagnostiko goiztiar egokia egin ahal da, eta horrela egoera horretara iristea eragozteaz gain, hortza ahalik eta gutxien erasotzen duen tratamendua egin ahal izango da.
Deuseztatuak izan diren hortz-egiturak ez dira birsortzen, baina gure taldea osatzen duten jakintza-alor anitzeko profesionalek txantxarraren garapena gera dezakete eragindako ehuna garbituz, eta era horretan, egun ditugun teknika aurreratuenak eta berreskuratze-materialak erabiliz osatuko da hortza, teknika eta material guztiak oso fidagarriak eta iraunkorrak baitira, eta gainera, mimetizazio-maila handia lortzen da.