Tratamentuak

Tratamentuak PROCERA

Procera zeramikako hortz-zorroak.Ez duzu eta ez dute desberdintasunik nabarituko

Orain arte erabiltzen ziren metalozeramikazko hortz-zorroak erresistentzia handia eskaintzen dute, baina argitasun-ezaugarriak eta argiaren transmisioa protesian zehar desberdinak dira hortz naturalekin alderatuz gero; izan ere protesiek egitura metalikoa dute, eta ondorioz, opakotasuna pieza naturaletan baino handiagoa izateaz gain, irribarre egitean lerro beltza ikusten da koroaren eta hortzoiaren artean.

ProceraLehen protesiaren itxura eta funtzionaltasuna onartu behar izaten zen, baina gaur egun, aurrerapen teknologikoei eskerrak berregituratze-lan iraunkorrak, estetikoak eta guztiz funtzionalak egin ditzakegu, eta horrela inolako konplexurik gabe egingo duzu irribarre, inork ez baitu zure hortz-protesia antzemango.

Aldaz Hortz-klinikan ohiko protesiek izaten dituzten arazo estetikoentzako irtenbidea dugu, sektorean puntu-puntakoak diren enpresekin lan egiten baitugu.

Suitzako Nobel Biocare taldeak PROCERA sistema garatu du, eta agian, hori da aurrerapen zientifiko handiena material odontologikoei dagokienean; CAD-CAM (Computer Assisted Desing y Computed Assisted Machining) teknologia erabilita koroaren morfologia hortz naturalaren berdin-berdina izatea lortzen da.

Erabat zeramikazkoak diren koroak emaitza estetiko hobeak ematen dituzte argia igortzeko gaitasun handiagoa dutelako, edertasuna eta egonkortasun kimikoa eskaintzen dutelako, erabiltzen diren materialek emaitza estetiko eta funtzional onak ematen dituztelako eta biobateragarritasuna eta bidezko kostua eskaintzen dutelako.

Teknologia hori erabilita era guztietako protesiak diseina ditzakegu galdutako piezaren kopia leiala eginez eta kasuan kasuko berezitasunei erantzun egokia emanez.

Diseinu pertsonalizatuaren, ekoizpen-metodo aurreratuen eta material biobateragarrien konbinazioari eskerrak, gure profesional-taldeak emaitza estetiko ezin hobeak, iraunkortasuna eta kolorea beste edozein material erabilita baino egonkorragoa izatea lortzen du.

Hobetu zure gizarte-bizitza eta lortu segurtasun handiagoa zure buruarekin PROCERA koroen aldeko aukera eginda, zuk zeuk ere ez duzu desberdintasunik antzemango.

atzera itzuli
2008 Aldaz hortz klinika Tel: 943 366 377 · Ola kalea, 10 · 20160 Lasarte-Oria (GI) · San Bartolome, 22 · 20870 Elgoibar (GI)
A | xhtml | CSS - iametzak garatuta