Tratamentuak

Tratamentuak ORTODONTZIA

ORTODONTZIA. Estetika eta osasuna

Ortodontzia-tratamendua oso garrantzitsua da zure hortzen itxurarako. Baina, onurak estetikoak baino handiagoak dira: hortz okerrak edota bata bestearen gainean daudenak ez dira berdin gastatzen eta matrailean arazoak sortzen dituzte, eta bizitzan zehar arazoak sor ditzakete. Gainera, egoki garbitzea zailtzen dute, txantxarra eta periodontitisa izateko arriskua handituz.

Hortzak lerrokatu
Mundu osoak ez ditu bere hortzak erabat lerrokatuta. Berez, askok dituzte hortzak oker eta bata bestearen gainean. Hainbat ortodontzia-tratamendu daude: ortodontzia mugikorra edo finkoa, hortzak ahoan pixkanaka-pixkanaka ondo lekutzeko. Aldaz Hortz Klinikan ortodontista talde guztiz aditua dugu hainbat ortodontzia-tratamendutan.

Haur, nerabe eta helduentzat
Ohikoena haurtzaroan eta nerabezaroan erabiltzea bada ere (zortzi urtetatik gutxi gora behera), gero eta heldu gehiagok aukeratzen du ortodontzia erabiltzea.
Oso garrantzizkoa da lehen berrikustea lau urte inguruan egitea, malformaziorik balego, gure profesionalek prebentziozko ortodontzia-tratamenduak egin ahal ditzaten.

OrtodontziaTratamendu hauek 18 eta 30 hilabete artean irauten dute haur eta nerabeetan. Helduetan gehixeago luza daiteke, hezurrak dagoeneko ez baitira hazten. Baina, adinaz gain, ortodontzia-tratamenduan zehar hortzak eta hortzoiak osasuntsu mantentzeak aurreikusitako epea betetzen lagunduko du.

atzera itzuli
2008 Aldaz hortz klinika Tel: 943 366 377 · Ola kalea, 10 · 20160 Lasarte-Oria (GI) · San Bartolome, 22 · 20870 Elgoibar (GI)
A | xhtml | CSS - iametzak garatuta