Tratamentuak

Tratamentuak INVISALIGN

Egizu irribarre gehiago

Lor ezazu beti nahi izan duzun irribarrea: Invisaling zure hortzak zuzentzeko bidea da, neurrira egokitutako lerrokatzaile ia ikusezinekin. Bere eraginkortasuna bai ikerketa klinikoen bidez bai hortzetako praktiken bidez frogatuta dago. Aldaz Hortz Klinikan Invisaling teknologian espezialdutako ortodontzia taldea daukazu.

InvisalingHau teknologia berrienak egin dezake: Hasieran egindako azteketan gure ortodontzia taldeak erabakiko du Invisaling zuretzat egokia den. Gero, gure ortodontista taldeak tratamendua zehaztuko du eta zure hortzen arrastoa hartuko du Invisaling teknikarako. Hiru dimentsioko azken teknologia birtual aurreratuenak erabiliz, Invisaling-ek, Aldaz Hortz Klinikako ortodontzia taldearen jarraibideak ardura handiz kontuan izanda, zuri egokitutako lerrokatzaile multzo batzuk egingo ditu.

Multzo bakoitza bi astetan erabiliko duzu, horrela, zure hotzak pixkanaka-pixkanaka mugituz joango dira – astez aste, milimetroz milimetro – nahi den emaitza lortu arte: orokorrean, hobeto lerrotutako hortzak alegia. Aparatua erabiliko bazenu maiztasun berdinarekin egingo dituzu kontrol-bisitak, eta tratamenduaren iraupena ere bertsua da.

Aparaturik gabe, inhibiziorik gabe. Ez du metalezko haririk ez “brackets”ik (hortz bakoitzari itsasten zaizkion metalezko edo zeramikazko piezak). Invisaling erosoa da. Eta ken daitekeenez, erosoago jan, eskuilatu eta hortzetako haria erabil daiteke. Gustokoen dituzun jakiez disfruta dezakezu, baita lotsatu gabe irribarre egin ere. Invisaling-ekin ez duzu ezer ezkutatu beharko.

Gehiago jakiteko bisitatu www.invisaling.com gunea.

atzera itzuli
2008 Aldaz hortz klinika Tel: 943 366 377 · Ola kalea, 10 · 20160 Lasarte-Oria (GI) · San Bartolome, 22 · 20870 Elgoibar (GI)
A | xhtml | CSS - iametzak garatuta