Aldaz hortz-klinikan zure aho-hortzen osasuna zaintzeaz arduratzen gara, eta horregatik, aukera guztiak agortzen ditugu hortz-piezei buruzko muturreko erabakiak hartu baino lehen.
Endodontziak egokiak dira hainbat arrazoi direla medio hortz-piezak desbitalizatzea aukera onena denean, nork bere hortzak izaten jarraitzeko.
Mamiarekin (hortz barruko ehuna, nerbioak eta odol-hodiak dituena) zerikusia duten patologien arrazoiak askotarikoak izan daitezke, hala nola txantxarra sortzen duten bakteria eta toxinak, esmaltearen kanpoko kapatik sartzen direnak mamira iritsi arte, traumatismoak, higadura, bruxismoa, urratzea, hortzen anomalia morfologikoak, zahartzea, barne birxurgapena eta nerbioaren hantura nahiz beste hainbat sintoma (min handia eta hotza zein beroarekiko sentsibilitatea) eragiten dituzten gaixotasun orokorrak.
Endodontzia tratamendu zaila da, sekuentziala delako eta batzuetan errepikatu behar izaten delako. Baliteke piezak tratamenduari ondo ez erantzutea, eta kasu horretan pieza atera egin beharko da.
Aldaz hortz-klinikan sustrai-hodiak prestatzen ditugu ahalik eta garbien uzteko, bakteriarik, ehun nekrotikorik, eta abarrik gabe… Hainbat teknika erabiltzen dira horretarako, hala mekanikoak nola eskuzkoak.
Gure Klinikak sistema aurreratuak ditu tratamenduek emaitza bikainak eman ditzaten.
Erradiografia bidezko diagnosia: diagnosi egokia lortu eta piezan lesio atzeraezina egin dela egiaztatzeko, gure profesionalek proba erradiologikoak, perkusio- eta sentsibilitate-probak egingo dituzte lesioa mamira iritsi dela frogatzeko, eta horrela endodontzia egitea beharrezkoa dela egiaztatuko dute.
Konduktometria: LEA (erpineko kokatzaile elektronikoa) erabilita erpinera arte dagoen distantzia ezagutu eta konduktometriako erradiografiarekin berretsi daiteke.
Konometria erradiografia: gure hodiaren betegarria nora arte iristen den adierazten digu. Teknika horien bidez buxadura egokia lortzen da, hodia organismotik bananduz, eta era horretan piezaren jatorrizko morfologia errespetatu eta pieza kontserbatzea lortzen da.
atzera itzuli