Nobel Biocare-ren “Berehalako funtzioa” modalitate abangoardistan oinarritutako eta Lisboako (Portugal) Maló Klinikako Paulo Maló Doktoreak hortzik gabeko masailezurrentzat garatutako tratamendu teknika bikaina da, geroko inplanteen makurtzearen abantailei probetxua atzeratzen baitio. Hala, euskarri protesiko hobezina errazten zaio, kirurgia egin eta ordu gutxira erabili daitekeen doitasun handiz egindako zubi akriliko bati.
Urteak dira Aldaz Hortz Klinikak “ALL-ON-4” teknika berritzailea erabiltzen duela inplanteekin egindako tratamenduetan. Gure klinikako mediku talde espezialduak etengabeko trebakuntzan dihardu inplantologian. Diagnosiak eta tratamenduak gaixo bakoitzaren berezitasunen arabera egiten ditu, Klinika Maló eta Nobel Biocareren lankidetza zorrotzarekin, inplantologian eta protesi estetikoan konpainia aitzindaria berau mundu osoan.
Aldaz Hortz Klinikak erabiltzen duen azken belaunaldiko tratamendu honek, kasu askotan, inplanteak eta hortzak egun bakar batean ezartzeko aukera ematen du. “ALL-ON-4” teknikarekin, gaixoak tratamendu osoan zehar ordezko hortzeria erabiltzeak sor ditzakeen eragozpenak saihesten ditu. Lehen saioan bertan ezartzen den hortz protesi mugiezina tratamendua bukatzean behin-betiko protesi finko batez ordezkatuko da. Azken protesi hau Titaniozko oinarriduna eta akrilikoa izan daiteke, edo Titanio gainean Zeramikoa, inoiz ez bezalako estetikarekin.
Gehiago jakiteko bisitatu www.nobelbiocare.com gunea.
atzera itzuli