Aldaz hortz klinikan gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan hartzen dugu, eta zure egoeraz arduratzen gara.
Ordainketak erraztea da laguntzarik onena; horregatik, ordaintzeko hainbat aukera dituzunez*, zure egoerari ongien datorkiona hauta dezakezu:
- Zatika ordaintzea: %60 tratamenduaren hasieran, eta %40 amaieran.
- Bisitaldi bakoitzean ordaintzea, odontologia orokorreko tratamenduetan.
- Finantziazioa 3, 4, 6 edota 12 hilabetetan, interesik gabe (4.500 eurotik gorako tratamenduetan). - Finantziazioa 4 urtera arte, interesekin.
Deskontu handiak egiten ditugu:
- %10 familia planean.
- %10 pentsiodunei.
- %10 enpresa taldeei.
Gainera, aurrez ordaintzen baduzu, %5eko deskontua izango duzu.
*Aho kirurgian eta inplanteetan tratamenduaren %10 ordaindu behar da ordua hartzean. Eguna iritsi eta pazientea agertzen ez bada (abisu eman gabe eta justifikaziorik gabe), ez du jarritako dirurik berreskuratuko.