ALDATZ HORTZ KLINIKA Lasarten dago eta espezialitate guztietako odontologia zerbitzuak eskaintzen ditu. Oraindik orain, punta-puntako hortz klinika izateko konpromisoari jarraiki, instalazio berrietara aldatu dugu klinika. Teknologia eta tratamendu berriak erosiz eta eskainiz, eta pazientea arretaz tratatuz, osatzen da kalitatearen kudeaketa sistema. Horregatik ezarri dugu kalitate politika hori.
Pazienteen premiak asetzea da politika horren muina, kalitatezko mediku zerbitzua eta tratu pertsonalizatuaren bidez. Bitarteko tekniko eta zientifiko egokiak erabiltzen ditugu emaitza bikainak lortzeko. Azkar erantzuten diegu pazientearen estutasun eta premiei, eta horretarako behar adina langile kualifikatu kontratatzen ditugu.
Gainera, etengabe hobetzeko konpromiso sendoa hartu dugu, UNE – EN – ISO 9001:2000 arauak errespetatuz. Gure prozesu guztien kontrola eta jarraipena egiten dugu, kalitaterik oneneko zerbitzua emateko. Halaber, lege baldintza guztiak betetzeko konpromiso sendoa dugu, batez ere datuak babesteko neurrien alorrean, gure pazienteei buruzko datuen konfidentzialtasuna bermatu nahi baitugu.
Azkenik, langileen etengabeko prestakuntza eta birziklatzea da gure politikaren beste oinarrietako bat, kalitatezko zerbitzua emateko behar adina trebetasun izan dezaten, bereziki pazienteari eman beharreko tratuaren alorrean.
Arreta pertsonalizatua da gure araua. Pazienteekin ditugun harremanak direla eta, haien fideltasunean uste osoa dugu, eta badakigu haien laguntza izango dugula erronkei aurre egiteko garaian.