Futbol salako taldea

Futbol salako taldea

Aldaz hortz klinikan ez gara soilik ahoko eta hortzetako osasunaz arduratzen, kirola ere aintzat hartzen dugu, modu ludikoan eta lehian garatzen den gizarte ekintza den aldetik.

Lau urte baino gehiago dira areto futbol talde baten babesle garela: Lasarteko Aldaz hortz klinika taldea babesten dugu, hain zuzen.

Gipuzkoako Ligako lehen mailan jokatuz iaz garaile izan zenez, gure taldeak kategoria altuagoan jokatzen du aurten: Euskal Ligan, hain zuzen ere. Fitxaketa berriak egin ditugu, eta lurralde historiko guztietako taldeen aurka jokatzen du gure taldeak. Gora egiten jarraitzeko asmoa dugu; hain zuzen, Espainiako Liga Nazionaleko B taldera iristen saiatuko gara.

Taldeko kideek asteroko entrenamendu egutegi zehatza betetzen dute, bakoitzaren eguneroko jardueren ostean, eta asteburuan jokatzen dituzte denboraldiko partidak.

ATEZAINAK: SERGIO IÑIGO, YOSU LOPEZ
ATZELARIAK: IÑIGO JAKA, RAUL GARCIA, ARES GONZALEZ
ERDILARIAK: ROBERTO PEREZ, IÑAKI LOPEZ, AITOR ERAUSKIN, JAVI CABO, OSCAR GARCIA
AURRELARIAK: URTXI AZPIROZ, EDU BRIONES, MIKEL ESCRIBANO
ORDEZKARIA: LEONARDO LOPEZ, ARANTXA PEREZ
ENTRENATZAILEA: JOSE MANUEL MEDRAÑO, OSCAR GARCIA

Ikusi futboleko Euskal Federazioaren web gunea.

2008 Aldaz hortz klinika Tel: 943 366 377 · Ola kalea, 10 · 20160 Lasarte-Oria (GI) · San Bartolome, 22 · 20870 Elgoibar (GI)
A | xhtml | CSS - iametzak garatuta