Aldaz Hortz Klinikak hortzen osasun merkatuak eskaintzen duen azken teknika eta teknologiak jartzen ditu zure eskura. Gailu eta teknologia berriak erabiltzeak tratamenduen iraupena eta ondorengo sendatzearena duela gutxira arte pentsa ezina zen muturretara moztea ekarri du. Gure klinikako langileek erabiltzen dituzten teknologiei buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen dituzu adibide batzuk:
- NobelGuide™: "Zure irribarrea aldatzeko modurik errazena eta ziurrena". NobelGuide™ tratamendua ia ez da batere erasotzailea, ez du zauririk sortzen, ez baitu bisturirik behar, eta ez da errekuperaziorik behar, ez baita josteko punturik egiten. Honela, inplanteak oso azkar, erraz eta eroso jartzen zaizkio gaixoari.
- Teeth-in-an-Hour™: Nobel Biocare inplanteak NobelGuide teknologia erabiliz jartzen dira. Hortzak galdu dituztenentzat irtenbide azkarra, iraunkorra eta ia ez da batere erasotzailea. Teeth-in-an-Hour™ Sistemarekin ez da hilabeteak zain egon behar inplanteak orbaindu eta gero hortzak jartzeko. Sistema honekin berehala disfrutatuko duzu zure hortzez.
- Tratamendu odontologikoetarako lasaigarriak: Fobia edo mugimenduak kontrolatzeko zailtasuna duten pazienteentzat hortz sedazioa sartu berri dugu. Orratzei beldurra dieten pazienteekin edota dentistari berezko beldurra dietenekin erabiltzeko egokia da, eta gutxitasun psikikoa duten pertsonen kasuan ere baliagarria da, anestesia lokala nahikoa ez denean. Ez duzu inolako molestiarik izango, eta lasai zaudela, traumarik gabe, egingo dizute odontologia tratamendua.
- Argi ultramorezko lanparak hortzak zuritzeko: Irribarre erakargarri bat garrantzi handiko baliabide soziala da. Aldaz hortz klinikan hortzak zuritzeko teknika aurreratuenak erabiltzen ditugu. Argi ultramorearen arku osoa igortzen dute gure lanparek. Produktua hortz guztietan aktibatzen dute aldi berean, eta saio bakar batean emaitza ikusgarriak lortzen ditugu.
- Aho barruko kamera: Diagnosi osoagoa egiteko lagungarria izaten da, eta tratamendua hobeto bideratzeko laguntza ematen dio espezialistari. Gure klinikan ditugun aho barruko kamerek pazientearen ahoaren barruko irudiak hartu eta, aldi berean, ordenagailuaren pantailan proiektatzen dituzte. Irudi horiek mediku erregistroak dira, eta pazientearen fitxaren osagarri.
- Hortzetako erradiografi digitalizatuak. Irudi digitalen prozesatzea, kalitate ezin hobeaz eta esposizio dosia % 50 arte gutxiago.
- Tresneria esterilizatua. Aldaz Hortz Klinikan arau zorrotzak ditugu esterilizaziorako, horretarako azken teknologiak ezin dira falta: SMEG Garbigailua, hortzetako tresneria desinfektatzeko, Autoclave SATELEC ur baporezkoa, edozein material esterilizatzerakoan fidagarritasun handiena eskaintzen duena, Etengabeko Hygopactermoselladora bere luzera osoan.
- 7 besaulki berezi: materialen aukera arretatsuak, diseinu ergonomikoak, segurtasun higienikoak, postura eroso, fidagarri eta funtzionalak eguneroko laneko taldearen lanari balioa ematen diote.