9,33ko batez besteko kalifikazioa eman diote Lasarteko 14.000 pazienteetatik 500ek. Aurkezpen txartel ezin hobea du Aldaz hortz klinikak, eta laster irekiko du zentro berria Elgoibarren (San Bartolome kalea, 22). Aldaz hortz klinikak hamarkada bat baino gehiagoko esperientzia du, eta odontologia espezialitate guztietako hogeita hamar profesionaletik gora. Zerbitzuaren kalitatean, tekniken etengabeko berrikuntzan, eta pazienteari hortz tratamendu soila baino zerbait gehiago eskaintzean datza Aldaz hortz klinikaren apustua. Esate baterako, ISO 9001:2000 ziurtagiriak bermatzen du lanaren kalitatea. Ziurtagiri hori lortzearren jarraitutako antolaketa ildoei esker, langileen jarduera hobetzeaz gain, lanaren kalitatea ere hobetu da. Diziplina anitzeko klinika da; odontologia kontserbatzailerako tratamenduez gain, odontologiaren espezialitate guztiak ditu, besteak beste: odontopediatria (haurrentzako tratamenduak), ortodontziak (haur eta helduentzat), mota guztietako protesiak, odontologia estetikoa, bai eta inplanteak eta hortz finkoak egun berean jartzeko aukera ere.
Material osagarria:
atzera itzuli