Albisteak

Albisteak

Elgoibarko Aldaz hortz klinika berriaren inaugurazioa

Aldaz hortz klinika Euskal Herrian zabaltzen ari da pixkanaka: urriaren 16an, osteguna, 19:00etan, Elgoibarko hortz klinika berriaren ateak irekiko ditugu (San Bartolome kalea, 22).

Harrera ekitaldia antolatu dugu eta ateak zabalik izango ditugu, jendeak gure instalazioak ezagut ditzan. Ageertzen direnei oparitxo bat eta mokadua ere eskainiko diegu.

Klinika berriak hiru kabinete ditu, eta odontologia tratamendu guztiak eskainiko ditugu bertan: odontologia orokorra, hortz protesiak, ortodontzia, inplanteak, hortz estetika, higienea eta prebentzioa. Zerbitzua, kalitatea eta profesionaltasuna dira gure kliniken oinarri, eta Debabarrena eskualdean ere ezarri nahi ditugu oinarri horiek.

Inaugurazio ekitaldian futbolaren alorreko hainbat pertsona ospetsuk parte hartuko dute, eta Teledonosti telebista lokalak eta idatzizko komunikabideek ospakizunaren berri emango dute. Haiei erantzuteko, han izango dira bai klinikaren zuzendaritza taldea –Juan José Aldaz, Ana Martín eta Elena Zabala– bai Aldaz hortz klinikako profesionalak. Elgoibarko herriak oinezkoentzako kale dotoreetan eskaintzen dituen zerbitzuen zerrendari beste bat gehituko diogu, eta gure profesionalek emango dute zerbitzu berri hori.

16an zure zain izango gaituzu gure klinika berrian; atsegin handiz hartuko zaitugu. EZ HUTS EGIN!

atzera itzuli
2008 Aldaz hortz klinika Tel: 943 366 377 · Ola kalea, 10 · 20160 Lasarte-Oria (GI) · San Bartolome, 22 · 20870 Elgoibar (GI)
A | xhtml | CSS - iametzak garatuta