Albisteak

Albisteak

Berrikuntza eta arreta pertsonalizatua hamalau urtez

9,33. Hori da Lasarteko klinika honen 16.000 pazienteetatik 500ek eman duten batez besteko kalifikazioa. Ez da makala. Klinika sortu zenetik –orain dela 15 urte–, etengabeko berrikuntzaren aldeko apustua egin dute, eta hortzen tratamendua baino zerbait gehiago eskaintzen diote pazienteari. Aldaz hortz klinikak hainbat espezialitatetako 30 profesionaletik gora ditu, eta ISO 9001:2000 kalitate ziurtagiria du 2005az geroztik. Ziurtagiri horrek bermatzen du jarraitzen dituztela langileen jarduera eta lanaren kalitatea hobetzen dituzten antolaketa ildoak. Diziplina anitzeko klinika da; odontologia kontserbatzailerako tratamenduez gain, odontologiaren espezialitate guztiak ditu, besteak beste: odontopediatria (haurrentzako tratamenduak), ortodontziak (haur eta helduentzat), mota guztietako protesiak, eta odontologia estetikoa. Aldaz hortz klinikaren filosofiak pazientearekiko gertutasuna du oinarri. Langile guztiek (harreragileak, higienistak, laguntzaileak, medikuak) pazienteei tratamendurik egokienak eskaintzeaz gain, adeitasunez hartzen dituzte, haietaz arduratzen dira. Gaur egungo odontologiaren edozein arlotan erabiltzen den teknologiarik berriena eta langileen esperientzia uztartzen ditu Aldaz hortz klinikak. Gainera, medikuntzaren alorrean arrakasta osoa %100 bermatu ezin bada ere, ahalegin guztiak egiten dituzte. Batez ere, pazienteak jakin dezala, hasieratik bukaeraraino, zer egingo dioten eta zein arazo izan ditzakeen; horretarako, tratamenduari buruzko informazio guzti-guztia ematen diote. Gainera, aurten jarraituko du Aldaz hortz klinikak prestakuntza ikastaroak eskaintzen, ez bakarrik bertako profesionalei, baita kanpokoei ere. 2010 urterako jarraituko dugu ikastaroekin, kanpoko zirujau eta odontologoak ‘All on four’ berehalako funtzio sistemaren erabilpenean trebatzeko. Paolo Maló doktoreak sortu eta garatu zuen sistema hori, enpresa batekin elkarlanean: ‘Nobel Biocare’, liderra inplantologian, protesi estetikoetan eta ordenagailu bidez lagundutako tratamenduetan. Sistema horren bidez ahoz kanpoko planifikazioa ahora transferitzen da, inoiz baino zehatz eta errazago. ‘All on four’ sistema oso ezaguna da, baina gutxitan aplikatzen da, zaila baita erabiltzen. Hala ere, Aldaz hortz klinikan bost urtez erabili dute sistema hori, 500 kasutik gora tratatu dituzte, eta arrakasten ehunekoa oso altua da.

atzera itzuli
2008 Aldaz hortz klinika Tel: 943 366 377 · Ola kalea, 10 · 20160 Lasarte-Oria (GI) · San Bartolome, 22 · 20870 Elgoibar (GI)
A | xhtml | CSS - iametzak garatuta