Gaixotasunei aurre hartzea ezinbestekoa da gure ahora osasuntsu eta egoki izateko.
Hortzak nola eskuilatu
Hortzak eskuilatzean bakteriak eta gainontzeko janari hondakinak kentzen ditugu. Eskuila pasatu bazkalondoan ahalik eta azkarren. Hortz bakoitzaren kanpo aldeko gainazala eskuilatu hortzoien kontra 45 graduko angelua osatuz. Gero hortzen atzeko eta barruko gainazalak eskuilatu. Eta ez ahaztu mihia ere eskuilatzea zure ahoa eta hortzak ondo garbitzeko.
Hortzetako haria nola erabili
Hortzetako haria erabiltzeak gure hortz eskuila iritsi ez den tokietara heltzen lagunduko digu. Saiatu haria hortzoien kontra gehiegi ez zanpatzen, oiak ez kaltetzeko. Arrastatu hortzetako haria hotzen aldeen kontra, hariz maiz aldatuz.
Ahoa garbitzeko likidoak
Ahoa garbitzeko likidoren bat erabiltzeak, hortz eskuila eta hariaren ondoren, gaixotasunak sortzen dituzten bakterien eta germenen kontra egingo du.
Zoaz zure dentistarengana
Zoaz urten behin gutxienez zure dentistarengana, azterketa bat egin eta aho garbiketa osoa egitera.