Gaixoen eskubideak eta betebeharrak

Gaixoen eskubideak eta betebeharrak

1. artikulua. Aldaz hortz klinikako pazienteak, berariaz, eskubidea du:

a. Begirunezko eta jarrera ulerkorreko arreta indibidual eta pertsonalizatua izateko.

b. Baliabide teknikoak eta giza baliabideak modu irisgarri, efektibo eta efizientean eskura izateko, kalitatezko asistentzia bermatzen duten mekanismo profesionalen bidez.

c. Aho eta hortz osasunari buruzko informazioa jasotzeko, eta egin beharreko interbentzio edo tratamenduen ondorioak jakiteko. Halaber, edozein diagnostiko, tratamendu edo proba osagarriren arrazoiak jakin ahal izango ditu, hala nahi izanez gero. Atzerapenak sortzen badira, haien arrazoiak jakiteko eskubidea ere izango du pazienteak.

d. Bere aho eta hortz osasunari buruzko informazio guztia azaroaren 25eko 272/1986 Dekretuak –historia klinikoak arautzen dituenak– zehazten dituen bermeekin sortua eta jasoa izateko.

e. Historia klinikoaren konfidentzialtasuna izateko. Historia klinikoa ikerketa odontologiko anonimoak egiteko eta odontologia zerbitzuen ebaluazioa egiteko soilik erabiliko da. Beste edozein erabilera egiteko pazientearen berariazko baimena beharko da.

f. Diagnosia eta hortz tratamendua egiteaz arduratzen den mediku edo odontologoa zein den jakiteko, une oro.

g. Zerbitzua ematen duten langile sanitarioen estatus profesionala erraz ezagutzeko, uniformearen bidez edo beste seinale adierazgarri batzuen bidez.

h. Aldaz hortz klinikako medikuek errezetatutako sendagaien erabilerari buruzko jarraibide argiak jasotzeko, idatziz.

i. Aldaz hortz klinikak ematen dituen zerbitzuen funtzionamenduari buruzko kexa, erreklamazio edo iradokizunak egiteko, eta klinikako administrazioaren erantzuna jasotzeko.

2. artikulua. Aldaz hortz klinikaren zerbitzuak erabiltzen dituzten haurren berariazko eskubideak. Aldaz hortz klinikan tratamenduan dauden haurrek, eskubide orokorrez gain, eskubidea dute:

a. Gure hortz klinikan dauden bitartean, gurasoak edo haien ordezko pertsonak ondoan izateko, ahalik eta denbora gehien.

b. Bakoitzaren adinaren, buru garapenaren, eta egoera afektibo eta psikologikoaren araberako informazioa izateko, bai tratamendu odontologikoari buruz, bai espero daitezkeen emaitza positiboei buruz.

c. Harrera eta jarraipen indibiduala izateko. Ahal den neurrian, odontologo eta laguntzaile berek egingo dituzte harrerak eta tratamenduak.

d. Tentsio uneetan gurasoekin edo haien ordezkoekin harremanetan jartzeko, eta horretarako bide egokiak eskura izateko.

3. artikulua. Pazienteen betebeharrak. Pazienteek eta senitartekoek, Sanitateko Lege Orokorraren 11. artikuluak agindutakoari jarraiki, betebehar hauek dituzte:

a. Aldaz hortz klinikako zuzendaritzak jarritako arau eta jarraibideak betetzen lagundu behar dute.

b. Begirunez tratatu behar dituzte bai Aldaz hortz klinikako langileak, bai beste pazienteak, bai haien laguntzaileak.

c. Instalazioak zaindu behar dituzte eta haien bizigarritasunari eusten lagundu behar dute.

d. Klinikaren funtzionamenduan irregulartasunak ikusiz gero, Aldaz hortz klinikako arduradunei horren berri eman behar diete.

2008 Aldaz hortz klinika Tel: 943 366 377 · Ola kalea, 10 · 20160 Lasarte-Oria (GI) · San Bartolome, 22 · 20870 Elgoibar (GI)
A | xhtml | CSS - iametzak garatuta